XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pilatori iruditu zitzaion hor zuela bide bat ezin hobea Jesus askatzeko. Joan zen balkoira eta plazan zegoen herriari galdetu zion:

-Zein nahi duzue askatzea: Jesus ala Barrabas?

-Guk askatzea nahi duguna Barrabas da.

-Eta bestearekin zer egingo dut orduan?

-Gurutziltzatu.

Hauxe izan zen erantzuna.

Hala erabaki zen, bada, Jesusi gurutzeko heriotzaren pena ematea, bere izen ona betiko gal zezan. Eta han zeuden apaiz, saduzeo, fariseo eta abarrek hala egin zuten.

Pilatori ez zitzaion gustatu, eta bere desadostasuna nolabait erakusteko, azpil bat eta ura ekarrarazi eta jende guztiaren aurrean eskuak garbitu, eta esan zuen: Nik ez dut zerikusirik gizon honen heriotzean. Baina ez zioten jaramonik egin.

Eta hala, bere etsaien eskuetan utzi zuen Jesus Pilatok.

Eta Jesus xehatu ondoren, Kalbario mendira eraman eta han gurutziltzatu ondoren, arratsaldeko hiruretan hil zen.